XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

HANDIK ordubetera edo, etxeko txirrinak jo zuen.

Julieta urduri jarri, ilea atondu eta ozta-ozta lortu zuen atea zabaltzea:

- Arratsaldeon, Romeo!

Ate ondoan zegoena gizon gaztea zen.

Julietari masailetan bi musu eman ondoren liburu bat eskaini zion:

- Oso liburu interesgarria dun, Juli!

Irakurri behar huke, benetan interesgarria!

Sagu guztiak gaztearen piura aztertzen hasi ziren... Flakoska eta altua zen, aurpegi luzea, betaurrekoduna, eta oso nolabait jantzia iruditu zitzaien saguei: galtza-bakero zaharrak eta bere aitonarena izan zitekeen jaka zarpaila.